Eduki nagusira joan

JustiziaEstranet-eko logoa

Justizia Administrazioa Euskadin

Hemen zaude: Hasiera > Erabiltzaileei alta emateko prozedura.

Erabiltzaileek Profesionalen estranetean eta JustiziaSip-en alta emateko prozedura

Emakume bat ordenegailu baten aurrean
 

Prokuradoreek alta emateko

Jarduneko prokuradorea bazara, edo espainiako Prokuradoreen Elkargoren bateko kide bazara, eta Administrazio Publikoaren langile ez bazara, hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:

  1. EAEko Profesionalen Estranetean, "Sarbiderako gutxieneko eskakizunak" atalean agertzen diren gutxieneko baldintzak bete behar dituzu.
  2. JustiziaSip-ek onartutako ziurtagiri digitaletakoren bat erabili behar duzu (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT). Eusko Jaurlaritzaren Izenpe ziurtagiri digitala eskuratzeko hitzordua eskatu behar duzu: 900 840 123 / 945 016 290. Informazio gehiago www.izenpe.eus
  3. Zure lan-jardueraren arabera dagokizun EAEko lurraldeko Prokuradore Elkargoarekin harremanetan jarri behar duzu, eta bertan Profesionalen Estranetean eta JustiziSip-en alta emateko eskatu behar duzu. Prokuradore Elkargo batean alta eskatzearekin nahikoa da. Elkargoa arduratuko da erabiltzailearen alta dagokion erabiltzaileen arretarako zerbitzuari (EAZ)  eskatzeaz.
  4. Alta eman ostean Prokuradoreen Elkargoari jakinaraziko zaio, jakinaraz diezazun. Ondoren, EAEko Profesionalen Estranetetik sartu eta JustiziaSip erabiltzeko aukera izango duzu.

Laguntza behar izanez gero, SAP-era jo: sap@justizia.eus / 945 56 37 27 (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, posta elektronikoa erabili behar da).

Prokuradorea bazara, jaitsi ezazu Profesionalen Estranetean eta JustiziaSip-en alta emateko gidaliburua.

Gora itzuli

Abokatuek alta emateko

Jarduneko abokatua bazara, edo espainiako Abokatuen Elkargoren bateko kide bazara, eta Administrazio Publikoaren langile ez bazara, hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:

  1. EAEko Profesionalen Estranetean, "Sarbiderako gutxieneko eskakizunak" atalean agertzen diren gutxieneko baldintzak bete behar dituzu.
  2. JustiziaSip-ek onartutako ziurtagiri digitaletakoren bat erabili behar duzu (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT, ACA). Eusko Jaurlaritzaren Izenpe ziurtagiri digitala eskuratzeko hitzordua eskatu behar duzu: 900 840 123 / 945 016 290. Informazio gehiago www.izenpe.eus
  3. Alta emateko, PLZrekin (Profesionalei Laguntzeko Zerbitzua) harremanetan jar zaitez, posta elektroniko edo telefono bidez: sap@justizia.eus / 945 56 37 27 PLZk posta elektronikoa bidaliko dizu. Mezu horretan bete beharreko inprimakiak eta konfigurazio eta erabilerarako gidaliburuak bidaliko dizkizute. Inprimakia beteta itzuli behar duzu; horren ostean, PLZ arduratuko da alta kudeatzeaz. Eman behar dituzun datuak, hurrengoak dira: Profesionalaren izen-abizenak, NAN, Elkargokide zenbakia, Elkargoa, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea (herria eta P.K. barne).
  4. Prozedura amaitu ostean, PLZk posta elektroniko bidez alta emanda zaudela jakinaraziko dizu . Ondoren, EAEko Profesionalen Estranetetik sartu eta JustiziaSip erabiltzeko aukera izango duzu.

Laguntza behar izanez gero, SAP-era jo: sap@justizia.eus / 945 56 37 27 (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, posta elektronikoa erabili behar da).

Abokatua bazara, jaitsi ezazu Profesionalen Estranetean eta JustiziaSip-en alta emateko gidaliburua.

Gora itzuli

Lan-harremanetako gradudunek alta emateko

Jarduneko Lan-harremanetako graduduna bazara, edo espainiako  Lan-harremanetako gradudunen Elkargoren bateko kide bazara, eta Administrazio Publikoaren langile ez bazara, hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:

  1. EAEko Profesionalen Estranetean, "Sarbiderako gutxieneko eskakizunak" atalean agertzen diren gutxieneko baldintzak bete behar dituzu.
  2. JustiziaSip-ek onartutako ziurtagiri digitaletakoren bat erabili behar duzu (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT). Eusko Jaurlaritzaren Izenpe ziurtagiri digitala eskuratzeko hitzordua eskatu behar duzu: 900 840 123 / 945 016 290. Informazio gehiago www.izenpe.eus
  3. Alta emateko, PLZrekin (Profesionalei Laguntzeko Zerbitzua) harremanetan jar zaitez, posta elektroniko edo telefono bidez: sap@justizia.eus / 945 56 37 27 PLZk posta elektronikoa bidaliko dizu. Mezu horretan bete beharreko inprimakiak eta konfigurazio eta erabilerarako gidaliburuak bidaliko dizkizute. Inprimakia beteta itzuli behar duzu; horren ostean, PLZ arduratuko da alta kudeatzeaz. Eman behar dituzun datuak, hurrengoak dira: Profesionalaren izen-abizenak, NAN, Elkargokide zenbakia, Elkargoa, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea (herria eta P.K. barne).
  4. Prozedura amaitu ostean, PLZk posta elektroniko bidez alta emanda zaudela jakinaraziko dizu . Ondoren, EAEko Profesionalen Estranetetik sartu eta JustiziaSip erabiltzeko aukera izango duzu.

Laguntza behar izanez gero, SAP-era jo: sap@justizia.eus / 945 56 37 27 (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, posta elektronikoa erabili behar da).

Lan-harremanetarako graduduna bazara, jaitsi ezazu Profesionalen Estranetean eta JustiziaSip-en alta emateko gidaliburua.

Gora itzuli

Zerbitzu juridikoetako profesionalek alta emateko

Zerbitzu Juridiko bateko langilea bazara, eta EAEko Justizia Administrazioarekin harremana baduzu, jarraian zehazten diren urratsak eman behar dituzu. Edozein kasutan, kontutan izan behar duzu profesional bezala alta eskatu aurretik Zerbitzu Juridiko bateko kide izan behar duzula. Zerbitzu juridikoa alta emanda egon behar da.

  1. EAEko Profesionalen Estranetean, "Sarbiderako gutxieneko eskakizunak" atalean agertzen diren gutxieneko baldintzak bete behar dituzu.
  2. JustiziaSip-ek onartutako ziurtagiri digitaletakoren bat erabili behar duzu (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT, TAFU). Eusko Jaurlaritzaren Izenpe ziurtagiri digitala eskuratzeko hitzordua eskatu behar duzu: 900 840 123 / 945 016 290. Informazio gehiago www.izenpe.eus
  3. Alta emateko, PLZrekin (Profesionalei Laguntzeko Zerbitzua) harremanetan jar zaitez, posta elektroniko edo telefono bidez: sap@justizia.eus / 945 56 37 27 PLZk posta elektronikoa bidaliko dizu. Mezu horretan bete beharreko inprimakiak eta konfigurazio eta erabilerarako gidaliburuak bidaliko dizkizute. Inprimakia beteta itzuli behar duzu; horren ostean, PLZ arduratuko da alta kudeatzeaz. Eman behar dituzun datuak, hurrengoak dira: Profesionalaren izen-abizenak, NAN, Elkargokide zenbakia, Elkargoa, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea (herria eta P.K. barne).
  4. Prozedura amaitu ostean, PLZk posta elektroniko bidez alta emanda zaudela jakinaraziko dizu . Ondoren, EAEko Profesionalen Estranetetik sartu eta JustiziaSip erabiltzeko aukera izango duzu.

Laguntza behar izanez gero, SAP-era jo: sap@justizia.eus / 945 56 37 27 (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, posta elektronikoa erabili behar da).

Zerbitzu Juridiko bateko Profesionala bazara, jaitsi ezazu Profesionalen Estranetean eta JustiziaSip-en alta emateko gidaliburua.

Gora itzuli